Zuzendari Nagusiaren jarraipen eta gainbegiratzepean, Euskorporako hizkuntza-corpusaren sorrera eta ekoizpen arloaren arduradun gisa jardungo du.
Eginkizun nagusiak
- Euskorporaren corpus digitalaren sorrera prozesua modu integralean koordinatzea, bai testuari eta bai audioari dagokionez, edukien jatorritik horiek corpusean sartu arte.
- Edukien hornitzaileekiko harremana ezartzea eta mantentzea, entrega-baldintzak, formatuak eta epeak negoziatzea, eta jasotako materialek adostutako irizpideak betetzen dituztela egiaztatzea.
- Corpusari dagozkion hizkuntza-kalitateko irizpideak definitzea eta eguneratzea, Euskaltzaindiarekin koordinatuta, eta lan-protokolo zehatzetan jasotzea, lantalde teknikoarentzat.
- Giza-itzulpen, itzulpen automatiko eta posedizio lanak kudeatzen dituzten hizkuntzalari lantaldea antolatu eta gainbegiratzea, zereginak banatzea eta epeak eta estandarrak mantentzen direla baieztatzea.
- Audio-materialen bilketa koordinatzea eta hizkuntza-anotazioaren irizpideak definitzea. Lantaldeak eta azpikontratatutako enpresek dagokion moduan aplikatzen dituztela bermatzea.
- Transkribapen- eta anotazio-lanetarako, edo beste zerbitzu espezializatu batzuetarako, azpikontratatuko kanpo-enpresekin harremanetan jartzeko eta haien jarraipena egiteko pertsona izatea, adostutako irizpideak eta epeak betetzen direla ziurtatzeko.
- Datu-laginen sorrera eta testu- eta audio-benchmarken hizkuntza-kalitate irizpideen aplikazioa koordinatzea, datu-lantalde teknikoarekin lankidetzan.
- Corpusaren egoerari, lantaldearen ekoizpenari, eta hornitzaile eta azpikontraten jarduerari buruzko jarraipen txostenak idaztea.
Baldintzak
- Goi mailako ikasketak: Euskal Ikasketak, Itzulpengintza eta Interpretazioa, Hizkuntzalaritza, edo antzekoak.
- Euskara maila altua (gutxienez C1)
- Lantaldeen kudeaketan edo hizkuntza-proiektuen koordinazioan aurretiazko esperientzia izatea.
- Hornitzaileen kudeaketan edo azpikontratatutako enpresekiko harremanetan aurretiazko esperientzia.
- Itzulpen-prozesuen, itzulpen automatikoen eta posedizioen gaineko ezagutza.
- Hizkuntza-teknologien eta corpusen lanketaren gaineko ezagutza.
- Autonomiaz planifikatzeko, antolatzeko eta erabakiak hartzeko gaitasuna.
- Euskaraz komunikatzeko eta idazteko gaitasun bikainak.
Baloratuko da
- Corpus linguistikoen edo hizkuntza-teknologietarako datuen proiektuen kudeaketan aurretiazko esperientzia.
- Audioen anotazio- eta kalitate-ebaluazioko metodologiei buruzko ezagutza.
- Hornitzaileekin edo azpikontratekin negoziatzen esperientzia.
- Nazioarteko hornitzaile teknologikoekin harremana erraztuko duen ingeles-maila.